Monday, March 22, 2004

Tuesday, June 24, 2003

UDAKO LIBURUTEGIA

Uztaila osoan zehar ikastolako liburutegia zabalik egongo da, goizez, 9 - 13,30 ra, ohiko lekuan, eta 11-12 txokoaren aurrean. Beraz, aurten, eguzkiaz eta irakurmenaz gozatu ahal izango duzu, igerilekuan, zuhaitz baten gereizpean edo zure txokorik maiteenean. Ikastolatik bazatoz, ez ezazu aukera galdu!
Etxean ere, liburuak aukeratu nahi badituzu hemen dauzkazu helbide interesgarri bi: Sol (Servicio de orientación a la Lectura ) eta Koldo Mitxelenaren irakurketa gidak. Eta poesia aukeraketa on bat eta espazio alternatibo baten bila bazabiltza Poesia Salvaje da zuretzat. Ondo pasa uda!

Saturday, June 07, 2003

KOMIKIAREN ASTEA

Ekainaren 9 -13 Komikien erakusketa izango dugu Liburutegian DBH 2 mailako ikasleen eskutik. Super-heroiak, manga komiki japoniarrak, Mafalda edo Tintin, komiki euskaldunak, Cutlas, Asterix, Mortadelo y Filemón, Carpanta eta abar topako dituzu, bai eta bideoak, komikien gaineko aldizkariak, posterrak eta liburuak. Gainera, ikasleek eurek eginiko komikiak irakurri ahal izango ditugu.

Ostiralean, ekainaren 13an eta euskararen egunaren barruan komiki-tailerra izango dugu. Zure trebezia probatzeko eta erakusteko aukera paregabea!

Komikizalea bazara, hona hemen webgune espezializatu batzuk: La guia del comic, Tebeosfera, Norma Sabadell, eta El Wendigo. Eta zure zaletasuna elkartrukatu nahi baduzu Iñaki Calle, ikastolako lehendakaria dugu gai honetan zaletu eta aditua.

Thursday, May 15, 2003

"ZINTZO JOKATU" kanpainaren erakusketa

Maiatzaren 19-23 ra "Zintzo Jokatu - duintasunaren baloia" kanpainaren barruan Pakistanen baloiak josten dituzten ume langileen egoera, eta, orokorrean, 250 milioi neska mutilek jasotzen duten lan esplotazio egoera izango dugu aztergai Liburutegian, Hegoari Adi Bidezko Merkataritzarako Gobernuz Kanpoko Erakundearen eskutik. Kanpaina honek umeen lan esplotakuntza barik eginiko baloiak ezagutarazten digu, Pakistango Talon Kooperatiban eginikoak. DBHko ikasleak saio bereziak izango dituzte, adin horretarako bereziki prestatu den material didaktikoa landuko dutelarik.

Tuesday, May 06, 2003

Juul Kanpainaren Libururik Hautatuenak

Apirilaren 8an, NIEren eskutik egindako bozketan Ander Deuna Ikastolak ere parte hartu eta gustukoen liburu, idazle eta ilustratzaileak aukeratu zituzten ikasleak jai giroan. Prozedurari buruz, ezin hobeto egin dela diote antolatzaileek, eta irakurketari dagokionez, lan handia egin dutela ikasle-irakasleek pasa den hiruhile osoan, datorren urterako agian aste osoko ekimenen bat prestatuko dutela iragarriz.
Euskal Herri mailan egindako aukeraketari dagokionez, hauexek izan dira hautatuenak: A Kategorian ( 3 -6 urte bitartekoa)Txanogorritxo, Sylvie Rainaud-en Sagutxoaren Misterioa eta Hiru Txerrikumeak. B Kategorian ( 6 -9 urte ) Iñaki Zubeldiaren Pako Melearen Bihurrikeriak, Mitxel Muruaren Mari Pusker, eta Mariasun Landaren Galtzerdi Suizidak. C Kategorian ( 9 -12 urte) Joxan Ormazabalen Antonio Bolas, J.K. Rowling-en Harry Potter eta Sekretuen Ganbera, eta Hans Jürgen Press-en Eskubeltz Taldearen Abenturak. D Kategorian ( 12 -16 urte) Jon Arretxeren Ostegunak, Pam Lyons-en Mutil Arteko Neska, eta Joxan Ormazabalen Kittano.
Ilustratzaileei dagokienez, hauexek izan dira bozkatuenak: Lucas Jesús, Lucas Belen eta Iñigo Ordozgoiti.

Wednesday, April 02, 2003

Nazioarteko Haur eta Gazte Literatura Eguna

Datorren Apirilaren 8an, eta Juul Kanpainaren barruan ospatuko dugu Nazioarteko Haur eta Gazte Literatura Eguna Ikastolan. Egun horretan euskarazko zuen gustuko liburua aukeratu ahal izango duzue, bai eta zuen ilustratzailerik gustukoena ere, Ikastolan bertan jarriko ditugun botokutxatan zuen bozka emanez edo posta elektronikoren bidez.
Aurten IBBY-k Haur Liburuaren Nazioarteko Egunerako aukeratu mezua "Liburuak: mundua sare liluratu batean" zabalduko dugu, eta eguraldiak laguntzen badu, liburutegia kalera aterako dugu, bertara hurbiltzen zareten guztioi olerki bat oparituko dizuegularik. Horrez gain, eguerdian zehar ipuin irakurketa irratsaio berezia gozatu ahal izango duzue, DBHko ikasleen eskutik.




Tuesday, March 25, 2003

Ipuin Lehiaketa liburua

Onezkero argitaratu da Euskara Zerbitzuak 1999, 2000 eta 2001 antolaturiko Ipuin Lehiaketaren liburua, sarituen lanekin. Bertan Ikastolako ezagun asko ikusi ditugu. Laster eskuratu ahal izango duzue.
Zorionak idazle eta marrazkigile guztioi!
"Zer berri? Zaharrak berri"

Ostiral honetan, martxoak 29 izango da, hain zuzen ere, Esaera Zaharren Txapelketa, Sopelako AEKk antolatuta eta Korrika Kulturalaren barruan. Txapelketa honen lehen fasea herrian zehar izango da eta, finala, urtero legez, Ikastolako Jantokian, Maialen Lujanbio eta Fredi Paia bertsolarien eskutik.
Badakizue, bada, bertsozale eta esaera zaharzale guztiak, eta baita, Korrikarako entrenatzen hasi zareten guztiak ere: "txapela buruan eta korrika munduan".